Bigarren munduko gerran deportatuak izan ziranen errealidadea kontetan da bertan

Oier Plaza gernikarraren lehen film dokumentala

‘Popel’ estreinauko da asteon Pragan

'Popel' film dokumentala / Bizkaia Irratia

Oier Plaza zuzendari gernikarrak Popel izeneko bere lehen film dokumentala estreinauko dau asteon Pragan. Bigarren mundu gerran deportatuak izan ziranen errealidadea kontetan da bertan. Gernikan hasten da historia, 1937. urtean. Bonbardeoa, gerra zibila, Bigarren Mundu Gerrea, nazien holokaustoa eta Europa ekitaldean izandako komunismoaren bultzadea agertzen dira filmean besteak beste. Popel berbeak errautsak esan nahi dau txekieraz.

Ideia

Anjel Lekuona Busturiko bizilagunak, deportatua izan zaneko bizipenak eta bere bizitza ikertzen ebilen Anton Gandarias lobea ezagutu eban Oier Plazak. Gandarias bera be agertzen da filmean. Unai Egia irakaslea be bai. Javier Cercasen El Impostor irakurri eban honek. Eleberri horretan progatonistea dan Enric Monerretaz gehiago jakin gura izan eban. Biek batera, Frantisek Suchy eta bere semearen historiagaz egiten dabe bat. Hori guzti hori eta gehiago kontetan dau Plazak filme honetan. Animazinoak garrantzi handia dauka eta horretan Kote Kamatxoren aportazinoa izan dau. Musika arloan, barriz, Aitor Etxebarriarena izan dau. Honek Pragan bertan grabau dau filmearen soinu bandea. Popel udagoienean helduko da zine aretoetara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00