Iratxe Santacolomak (Elai-Alai) dino hainbat herrialdeetako dantzak batera egongo dirala

Hilaren 17tik 20ra bitartean Uganda, Mexiko, Kolonbia, Indonesia, Errumania eta Euskal Herriko dantzak batuko dauz

Portugaleteko Nazinoarteko Folklorearen 48garren jaialdia ate joka

Jaialdiaren aurkezpena Errekalde Aretoan egin dabe / Elai Alai

Gaur Portugaleteko Nazinoarteko Folklorearen 48garren jaialdia aurkeztu dabe. Elai-Alai dantza taldeak antolatuta garagarrilaren 17tik 20ra bitartean Portugaleteko La Canilla pasealkeuan Kolonbia, Mexiko, Uganda, Indonesia, Errumania eta Euskal Herriko dantzak ikusi ahalko dira. Garagarrilaren 25an, Santiago egunez Munduko Dantzak ikuskizuna izango da Carlos VIIaren etorbidean.

Iratxe Santacoloma Elai-Alai taldeko presidentea euki dogu Lau Haizetara jaialdiaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00