
Zulaibar Lanbide Ikastegiak Arratiako haranerako proiektu aitzindari bat bultzatu dau, teknologia, inklusinoa eta belaunaldien arteko lankidetza batuz. Ikasgela Multisentsorial bat izan dabe aurtengo ikasturtean, kolektibo kalteberei arreta emoteko. Helburua ez da izan bakarrik hezkuntza barrikuntza sustatzea, Arratiako Haraneko komunidadean eragin zuzena sortu gura izan dabe; Hezkuntza premina bereziak eta desgaitasuna daben umeei lagunduta.
Proiektuan ziklo ezbardinetako ikasleek parte hartu dabe. Beharrak identifikatu dabez eta jarduerak diseinatu, esperientzia multisentsoriala sustatzeko. Proiektu honen bidez, ikasleek funtsezko konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak eskuratu dabez; besteak beste, komunikazino eraginkorra eta arazoen konponketea.
Zulaibarren martxan jarritako gela multisentsorialaren gainekoak Irene Barrasak eta Iraide Senarriagak azaldu deuskuez Goizeko Izarretan irratsaioan. Amaitu barri dan ikasturtean Igorreko eskola publikoko ume eta nerabeakaz egin dabe lan.