
Hamahirugarren Lekuek jaialdia ospatuko da Gernika Lumon apirilaren 9tik 13ra bitartean. Ikusminez eta irrika handiz jasotzen dan jaialdia antolatzaileen esanetan. Era berean, pasinoz betetako talde antolaketaren bidez gauzatzen dan jaialdia be badala dinoe. Jaialdi txikia, baina haziz eta handituz joan dana urteotan. Lekuek, Gernikako toki desbardinetan egiten da, Astra eta Lizeo antzokia egoitza nagusiak izanik, herriko taberna desbardinetan eta areto desbardinetan eskaintzen da.
Egitarau betea
Egitarau bete-betea antolatu dabe. “Itoiz Udako Sesioak” dokumentala izango da hasteko, ikusmin eta arrakasta handia izan dauan lana. Txupinazoa bitartean hilaren 10ean izango da Pasilekuan. Urdaibai Kantagunea arituko da lehenengo eta Capsula taldea ostean. Borja Iglesiasen “Coda” liburuaren aurkezpena, barikuan izango da. Pasarte batzuk musikatzeko asmoa daukie. Christina Rosenvinge da aurten kartel buru. Lizeo Antzokian arituko da. Dupla, Pi L T, Broken Brothers Brass Band…domekara bitartean badago non aukeratu. www.gernikakolekuek.com webgunean informazino guztia eta sarrerak salgai.