Profiterolak

Eneko Ordorikaren (Zallo-Barri jatetxea) aste honetako postrea

Profiterolak / Depositphotos

Osagaiak

  • 125 ml ur
  • 125 ml esne
  • 100 g gurin
  • 150 g irin
  • Gatz eta azukera apur bat
  • 5 arrautza

Elaborazinoa

Hasteko, ura, esnea, gurina, gazta eta azukerea jarriko doguz lapiko baten. Berotu su ertainean, gurina urtu eta irakiten hasi arte. Kendu lapikoa sutetik, eta bota irina kolpean. Egurrezko koilara bategaz, mugidu indarrez, grumorik geratu ez daiten. Jarri barriro be lapikoa sutan (su bajuan), eta jarraitu mugitzen minutu batez edo biz. Orea pareetatik aldendu eta lapikoaren hondoan geruza zuri fin  bat uzten dauanean jakingo dogu prest dagoala. Katilu batera pasau eta itxi minutu batzuk epeltzen.

Orain arrautzak gehitu doguz bana-banan (ez gehitu hurrengoa, aurekoa guztiz integratuta egon arte). Pastelgintzako mahuka bategaz, bolatxo txikiak osotu behar doguz. Labeko papera daukan erretilu baten ganean jarriko doguz bolatxo txikiak.

Laberatu 200ºC gradutan 15 minutuz. Gero jaitsi 180ºC gradutara beste 10-15 minutuz, gorritu eta tinko egon arte. Ez zabaldu labea lehen 20 minutuetan, edo profiterolak jaitsi egingo dira!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00