
Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan izan da Luhartz taldeko Rafa Iriondo musikaria, eta AEBetako euskal jaialdien inguruko esperientzia aberatsa partekatu dau geugaz. Iriondok azaldu dauanez, 2002. urtetik Luhartz taldea 23 biderrez joan da AEBetara eta bertako 9 estadutan eskaini dabez emonaldiak. Azkenengoz, maiatzean egon dira, Kalifornian, Bakersfield-en. Bere berbetan, euskaldunekiko erakusten daben errespetua eta antolatzen dabezan jaialdien maila “oso kuriosoa eta gomendagarria” da. Hiru biderrez hartu dabe parte Boiseko jaialdi nagusian.
Luhartz taldearen hurrengo proiektuaren barri be emon deusku Rafa Iriondok. Joseba Sarrionandia XX. mende hasieran Ameriketako Estatu Batuetara joan zan Ibarrangeluko gizon baten inguruko liburua prestetan dabil, eta Luhartz taldeak musikea sortu dau. Proiektua irailerako kalean egotea itxaroten dabe.