Zeanuriko emakume honek urteak daroaz irrintziaren transmisinoaren alde lan handia egiten

Rakel Etxebarriak txikitatik ikasi eban irrintziak botatzen, gurasoei entzunaz eta imitatuz

“Irrintziak nire barrutik urtetan dau, sakonetik”

Rakel Etxebarria irrintzilariak irrintzien mundura hurreratzeko aukera parebakoa eskaini deusku. Urte asko daroaz berak irrintziaren transmisinoaren alde lan handia egiten.

Zeanuriko Lexartza baserrian jaiotakoa, aspalditik Laudioko Aretan bizi da. Txikitatik ikasi eban irrintzia botatzen, bere aitari eta amari entzunaz eta imitatuz. Orozkoko Irrintzi txapelketan bota eban irrintzia lehenengoz publiko aurrean, eta txapela jantzi eban. Esperientzia berezia izan zala kontau dau. Gaur egun Laudion irrintzi talde bat be badaukiela aitatu deusku. Hamaika lagunek —10 emakumek eta gizonezko batek— osotuten dabe. Irrintzia bizirik dagoala nabarmendu dau, ez dala iragana, eta “gure ardurea da ez daitela galdu” esan dau.

Alkarrizketa amaieran irrintzia bota deusku Rakel Etxebarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00