William Shakespeareren Ricardo III tragediatik abiatuta, proposamen berezi bat iritsiko da bihar Bilboko Arriaga antzokira: Rikardo III eta ni. Dxusturi Teatroa eta Horman Poster konpainien arteko lankidetzatik sortutako lana da honakoa. Antzezlana Igor de Quadrak zuzendu dau, idazketa dramatikoaren ardurea Eneritz Artetxek izan dau eta euskaraz antzeztuko da, Xabi Payaren itzulpenei esker.
Eneritz Artetxe obran parte hartzen dauan aktoreetariko bat be bada. Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, Shakespeareren lanaren ganeko jolas bat egin dabe. Artetxegaz batera, Leire Ucha eta Ion Zumelaga aktoreak be ari dira obra honetan. Pette Jaragoyhen dantzari zuberotarra be oholtza ganean ikusiko dogu.
Hiru pertsonai nagusiak Shakespeareren zale amorratuak dira. Fikzinotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira oholtza ganean. Artetxek nabarmendu dauanez, Rikardo III eta ni antzezlanak ez dau Shakespeareren klasikoa huts-hutsean berreraikitzen. Jatorrizko testuaren txatal batzuk hartu, gaur egungo begiradatik jolastu eta boterearen, manipulazinoaren eta moralaren inguruko gogoetak plazaratzen dauz.
Emonaldia bihar izango da Arriaga antzokian, 19:30ean hasta. Ondoren Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztuko dabe, eta Norvegian be eskainiko dabe Rikardo III eta ni lana.
