Ekitaldian parte hartu eban Etxahun Galparsoro historialariagaz egin dogu berba

253 euskaldun nazien konzentrazino-esparru eta espetxeetara deportatu ebezan 1940 eta 1945 urteen artean

Sabino Arana Fundazioak nazismoak deportatutako EAJko militanteei omenaldia egin deutse

Bigarren Mundu Gerran nazien konzentrazino-esparruetara deportatutako Euzko Alderdi Jeltzaleko militanteak gogoratzeko helburuagaz, Sabino Arana Fundazioak omenaldia antolatu eban eguenean. Etxahun Galparsoro historialari eta historia garaikideko doktoreak berbaldia emon eban biktimak gogoratzeko. Hain zuzen be, beragaz berba egiteko aukerea euki dogu gaurkoan Goizeko Izarretan irratsaioan.

Ekitaldian, nazismoaren izugarrikeria pairatu eben euskal abertzaleak oroitzeko plaka erakutsi zan. Deportatuen artean, EAJko 13 kide egozan: Hilario Agorria, Santiago Anabitarte, Jose Miguel Arrate, Juan Arregi, Iñaki Eizagirre, Alejandro Elizalde, Ramon Guerrero, Martin Pablo Hurtado de Saratxo, Pedro Madariaga, Manuel Mitxelena, Martin Mitxelena, Ambrosio San Vicente eta Iñaki Saribiarte. Dana dala, deportatu euskaldun gehiago egon ziran. Oraintsuko ikerketen arabera, 253 euskaldun nazien konzentrazino-esparru eta espetxeetara deportatu ebezan 1940 eta 1945 urteen artean.

Sabino Arana Fundazioak deportatutakoen senideen bila jarraitzen dau gaur egun. Kaltetuak harremanetan jarri ahal dira Fundazioagaz 944 056 450 telefonora deituta edo agiritegi@sabinoarana.eus helbide elektronikora idatzita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00