Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenetik 50 urte beteko dira aurton

Euskal Herriko eta Saharako hamabost artista baino gehiago alkartuko ditu egitasmoak

‘Saharari Kantari’ kontzertua egingo dabe zapatuan Euskalduna Jauregian

Zezeilaren 28an egingo da 'Saharari Kantari' kontzertua / Bizkaia Irratia

Saharari Kantari kontzertua egingo dabe datorren zapatuan, zezeilaren 28an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Egitasmoa Euskal Fondoak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak antolatu dabe, Bilboko Udalaren eta eLankidetzaren laguntzagaz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50. urteurrenean. Musika, beraz, justiziaren eta giza eskubideen defentsagaz konprometidutako herri eta kultur biren arteko topaleku bihurtuko da, Euskal Fondoko kidea dan Nagore Garciak esan deuskunez.

Aziza Brahim abeslari sahararra izango da gonbidatu berezia; Oreka Tx, Mikel Urdangarin eta Eñaut Elorrietagaz batera arituko da kontzertuan. Guztira, Euskal Herriko eta Saharako hamabost artista baino gehiago alkartuko ditu egitasmoak. Suilma Aalik, jatorri hispano-sahararra dauan artistak, bere aitaren lurrari eskainitako abesti bat kantatuko dau lehenengo aldiz. Aalik, ganera, Haizea harrien kontra kanta abestuko dau Itziar Ituño eta Olaia Inziartegaz batera. Azken sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunean dagoz salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00