Emakumeen partehartze politiko eta gizarte mailakoa sustatu nahi da

Espazioak ahalduntzea indartzen laguntzeko xedea dau, Ixone Andreu Gizarte Ekintzako zinegotziak esan deuskunez

Santurtziko Udalak Ahalduntze-gela Feministaren tailerrak aurkeztu ditu

Sei tailer eta hitzaldi ireki bat aurkeztu da / Santurtziko Udala

Santurtziko Udalak Ahalduntze-gela Feministaren tailerren egitaraua aurkeztu dau. Askotariko emakumeen topagunea izango dan espazio horrek ahalduntzea indartzen laguntzeko xedea dau. Horrez gain, gizarte feministago eta bidezkoago bat sortzeko bidean, emakumeen parte hartze politiko eta gizarte mailakoa sustatu nahi dau. Egitasmoaren ganeko informazino guztia emon deusku Ixone Andreu Gizarte Ekintzako zinegotziak.

Guztira, sei tailer eta hitzaldi ireki bat aurkeztu dira, herriko toki, ordu eta data ezbardinetan egingo diranak. Tailerrak honako honeek dira: ‘Nik ere konpon dezaket’, ‘Sortu, konektatu eta moldatu’, ‘Ama sarea: sabeletik mundura’, ‘Bazen behin euskal matriarkatua’, ‘8M antzerki feminista’ eta ‘Klimaterioari buruz kontatu zigutena’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00