Espazio barri bat proposatuko dabe aurton, bakotxaren garapen pertsonala bultzatzeko asmoz

14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta egonaldian lehen mailako euskal artistekaz ikasteko aukerea eskaintzen deutse

‘Señeak Bizkaia Rock Kanpusa’ bueltan izango da apirilaren 5etik 10era

Señeak alkartean dago Alex Sardui / Bizkaiko Foru Aldundia

Lauaxeta ikastola prest da Señeak Bizkaia Rock Kanpusaren edizino barri bat hartzeko Pazko astean, apirilaren 5etik 10era. Señeak Bizkaia Rock Kanpusa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, doakoa da, eta bost eguneko egonaldian lehen mailako euskal artistekaz ikasteko aukerea eskaintzen deutse 14 eta 17 urte bitarteko gazteei. Alex Sardui Señeak alkarteko kidea da eta egitasmoaren nondik norakoak emon deuskuz. Esaterako, espazio barri bat proposatuko dabe aurton, bakotxaren garapen pertsonala bultzatzeko asmoz, garapen artistikoa alde batera itxita.

Izena emoteko epea martiaren 8ra arte dago zabalik, domekara arte. Beraz, musika-ikasketak egiten ari diran edo musikarako trebetasun bereziak dabezan Bizkaiko gazteek Señeaken webgunearen bidez emon ahal izango dabe izena. Datu pertsonalekaz batera, minutu gitxiko bideo pare bat erantsi beharko dabe. Bertan, euren musika-trebetasunak aurkeztu eta erakutsi beharko dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00