Biktima gehienak 14 urtetik beherako neskatoak dira, eta delitu ohikoena 'online grooming'-a izaten da

Gurasoen inplikazinoa funtsezkotzat jo dau Irati Alvarezek

Sexu abusu digitalek gora egin dabe Euskadin: 55 salaketa 2022-2024 artean

Save the Children / Bizkaia Irratia

Sexu abusu digitalak ugaritu egin dira Save the Children erakundearen arabera. 2022tik 2024ra arteko txostena argitaratu dabe, eta datuek kezka eragiten dabe: Euskadin 55 salaketa egon ziran epe horretan, eta Espainian, milatik gora. Gorakadea % 13koa izan da, gitxi gorabehera, eta biktima gehienak 14 urtetik beherako neskatoak izan dira.

Erakundeko Irati Alvarezek azaldu deuskunez, sexu delitu digital nabarmenena ‘online grooming-a da: persona helduek sexu asmoz nerabeengana hurreratzea sarearen bidez. Gainera, kasu askotan, erasotzailea ingurukoa edo ezaguna izaten da (senideak, familiaren lagunak…), eta salaketa jarri ostean, adinbakoek prozesu judizial gogorrak bizi behar izaten dabezala ohartarazo dau; horregaitik, epaitegi espezializauak eskatu dauz.

Bestalde, Espainiako gobernuak 16 urtetik beherakoei gizarte sareak debeketako asmoa mahai gainean daukan honetan, neurriak lagungarri izan leikezala esan dau Alvarezek, baina ‘benetako kontrola’ behar dala azpimarratuta. Amaitzeko, gurasoen inplikazinoa funtsezkotzat jo dau: etxean gan-ganean egotea, prebentzinoa lantzea eta adinbakoek sarean dabezan arriskuak ulertzen laguntzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00