BIlboko "Emakumeak" kongresuan Segolene Royal, Izaro, Fawzia Koofi, Nerea Ibarzabal, Julia Otero, Asun Ibarrondo...

Patricia Campelo (BFA): "Bihar hasiko dan Emakumeak kongresuan 610 pertsona alkartuko gara"

Sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko zentro barria sortuko dabe Bilbon

Patricia Campelo - BFAko Bardintasun zuzendaria / Bizkaia Irratia

Azken egunotan ezagutu diran genero indarkeria kasuek administrazino askoren argi gorriak piztu dabez. Espainiar estaduan Fiskaltzea eta Barne Ministeritzea badabilz indarkeria matxistaren aurkako neurrien erdigunean erasotzaileak jarten. Besteak beste horretaz galdetu deutsagu gaur “Goizeko Izarretan” BFAko Bardintasun zuzendariari Patricia Campelori. “Erasotzaileek gehiagotan erasotzen dabe eta prebentzino lez neurri honeek onak izan daitekez, zifrak oso altuak dira eta zeozer egin behar dogu” salatu dau Campelok.

Sexu indarkeriaren biktimentzako zentro barria

BFAk sexu indarkeria jasan daben biktimei zuzendutako 24 orduko zentro barria sortuko dau. Horretarako diru partidea dago Aldundiaren 2023ko aurrekontuetan. “Biktimentzako 24 orduko krisi zentro bat izango da, sexu indarkerian espezializautako gunea. Bilbon kokatuko da baina bizkaitar guztiei zabalik egongo da. Une honetan zentroaren arreta eredua eta azpiegitua bera zehazten gabilz” aurreratu deusku Patricia Campelok. Zentroaren hartzaileak jai eremu baten sexu eraso bat jasan dauen neska bat edo bere umezaroan sexu gehiehikeriak jasan ebazan andra bat izan leitekez. Hartzaile posibleen perfila askotarikoa izango da.

“Emakumeak” kongresua

Bihartik barikura bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian BFAk antolatutako “Emakumeak” nazinoarteko kongresuan 610 partaide alkartuko dira. Giza eskubideen aldeko aktibistak, idazleak, sukaldariak, kazetariak, artistak, unibersidadeetako katedradunak… Izen handiko hizlarien gogoetak entzuteko erea egongo dala azaldu deusku Patricia Campelok. Besteak beste  Segolene Royal, Onintza Enbeita, Maria Angeles Duran, Fawzia Koozi, Ana de Miguel eta  Izaroren berbak entzun ahalko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular