Martiaren 30era bitartean berbaldiak, dokumentalak, Erosketa Kolektiboen aurkezpena eta herri biltegia zabaltzea antolatu dabez

Elkarlaguntza Sareak hausnarketea eta ekintzak buztartu dauz

‘Supermerkaturik bako hamabostaldia’ Galdakaon

Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak ‘Supermerkaturik bako hamabostaldia’ antolatu dau martiaren 17tik 30era. Kanpaina honen bitartez, herritarrak kontsumo ohituren inguruan hausnarketa egitera eta alternatibak bilatzera konbidadu gura dabez. Horretarako, supermerkatuaren logikatik kanpora bizi daitekeenaren inguruko esperientziak partekatu eta hainbat ekintza antolatu dabez.

Mikel Sagarminagak azaldu dauenez, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea orain dala 8-9 urte inguru sortu zan, eraldaketa sozialaren aldeko grina baten emaitza lez. “Beste mundu bat posible dala sinesten dogulako jaio zan egitasmo hau”, adierazo dau. Sarearen helburu nagusiak ardatz bitan banatzen dira: alde batetik, behar materialei erantzutea (etxebizitza eta elikadura, besteak beste), eta bestetik, harreman eredu barriak sortzea eta auzolana sustatzea.

Elikadurearen arloan, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareko kideek ildo bi lantzen dabez. Batetik, ekoizpen autogestionaduaren aldeko apustua egin dabe, esaterako, ortu propioak sustatuz. Eta bestetik, erosketa kolektiboko dinamikak indartu dabez, prezio justoak eta tokiko ekoizleen alde eginez. Erosketa Kolektiboen dinamikea martxan daukie eta Herri Gune biltegia be astean behin zabaltzen dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00