Nahi batek eraginda dator orain taldearen sorkuntzarako etenaldia

Bulegok Bilbao Arenan eskeiniko dau bueltako kontzertua 2027ko martiaren 6an

Tom Lizarazu: “Bizkar hezurra mantendu bai, baina aldatuta bueltauko gara”

Tom Lizarazu, Bulego taldeko abeslaria / Bizkaia Irratia

Bulego taldeak etena iragarri dau baina baita bueltako kontzertua be, 2027. urteko martiaren 6an izango da emonaldia Bilbao Arenan. Agur esateko birea amaitu barri dau Bulego taldeak Bilboko Euskalduna jauregian. Sarrera guztiak agortuta eskeini dabez bertan 3 kontzertu. Tom Lizarazu abeslariak gaur esan deuskunez, oso gustora amaitu dabe birea, pozik. Zaleakaz geratzen direla esan deusku. Aipatu dauanez, kontzertuetan, familiak izan dira, ume txikiakaz, nerabeak eta etxean seme-alabak itxita etorritakoak. Horrek poz berezia sentiarazotea ekarri deutsola gaineratu dau.

Sortzeko etenaldia

Bulegok orain, etena egin eta sorkuntzan murgilduko direla esan deusku Lizarazuk. Azaldu dauanez, modu barritzailearen alde egin dabe hasi zirenetik eta nahi batek eraginda hartu dabe etena egiteko erabagia. Sareetatik urtenda, lasai ekin gura deutse kantuak sortzeari. Orri zuri baten aurrean jartzen direla esan deusku. Bulegoren estiloari jagokonez, bizkar hezurra mantendu egingo dabela esan deusku Lizarazuk, baina, aldatuta bueltauko direla. 2027. urteko martiaren 6rako Bilbo aukeratu dabe barriro. Bilbao Arenan, Miribillan izango da Bulegoren bueltako kontzertua. Bihar jarriko dira sarrerak salgai. Bulego komunidadeko kideentzat salduko dabez bihar sarrerak, goizeko hamarretatik aurrera eta etzi jarriko dira salgai gainontzeko zaleentzat ordu berean. Taldearen kanal ofizialetan egongo dira sarrerak eskuragarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00