
Tongola. Ez da tonbola arrunta, baizik eta umorea, ezustea eta parte-hartzea uztartzen dabezan ikuskizun berezia da. Ainhoa Etxebarria eta Ugaitz Alegria artistek elkarlanean sortutako proposamenak publikoaren arreta bereganatu dau Biboko Aste Nagusian, eta bi emonaldi arrakastatsu emon ostean, bueltan dira. Hilaren 26an eta 27an berriro be, Bilboko Euskaldunan ikusi ahal izango doguz.
Ugaitz Alegriagaz egon gara, Tongola gehiago ezagutzeko.