Juan del Arco: "Tuberkulosi kasuek gora egin dabe 2023an"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba herrialde konkretu batzuetan konzentrauta dagoan gatxaren inguruan

Tuberkulosia da heriotza gehien eragiten dituan infekzino-gaixotasuna

Tuberkulosia da heriotza gehien eragiten dituan infekzino-gaixotasuna. Aitatutako datua Munduko Osasun Erakundeak plazaratu dau asteon argitaratutako txosten batean. Datuen arabera, tuberkulosi kasuek gora egin dabe 2023an, 2022koekaz alderatuta.

Agertzen diran kasu asko herrialde konkretu batzuetan konzentrauta dagoz. Izan be, Asiako txoko desbardinetan antzematen dira sarritan: Indian, Indonesian, Txinan, Filipinetan eta Pakistanen. Ondorioz, txiroen gaixotasuna dala esaten da sarritan, tasarik altuenak garapen bidean dagozan herrialdetan dagozalako.

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba tuberkulosiaren inguruan, Munduko Osasun Erakundeak plazaratutako txostenaren harira, denporaldiko laugarren Farmazia Tartean.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00