
Txalaparta birea egingo da barikutik domekara bitartean Uribe Kostan. UKTEST edo Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldea da antolatzailea. Aurretik Algortako Txalaparta taldeak be antolatzen eban. Bost urtetan egin dabe Txalaparta birea. Karlos Galanek esan deuskunez, pozik dagoz orain arte ekimen honek izan dauan erantzuna ikusita. Hasieran, irailean egiten zan birea eta aurten lehenengoz bagilean izango da, ikasturte amaiereagaz bat eginda.
Txalaparta ikastaroak
Armintzan hasiko da Txalaparta birea barikuan. Arratsaldeko 17:30tan jarri dabe hitzordua. Handik ordu betera hasiko dira txalaparta doinuak. Txandaka joango dira joten, dakitenek eta ez dakitenek. Nahi daben guztiek hartu leikie parte. Jan-edana be izango da tartean. 20:30era bitarteko saioa izango da. Gorlizen, Plentzian eta Barrikan gauza bera egingo da zapatuan eta domekan. Goizez alkartu ezkero, hamaiketakoa egingo leukie. Txalaparta irakaslea da Karlos Galan bera. Dino, orduak behar direla eta behin harrapatu ezkero, oso erosoa dala. Lemoizen, Barrikan eta Gorlizen eskaintzen dauz klaseak. Ikastaroetan, ahalik eta jente gehienari heltzea da bere asmoa.