
Iranek jasandako erasoa gauza serioa izan dala esan deusku Txente Rekondo nazinoarteko adituak. Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek Iranen programa nuklearra aldatu eta bertako erregimena aldatu gura izan dabe. Rekondoren esanetan ez dabe ez bata ez bestea lortu, eta gainera bertako gizartea ezagututa argi dago erregimena aldatzea ez dala erreza.
Iranek behar bada militarki ez dauka Ameriketako Estatu Batuetan eta Isralen gaitasuna, beste arma potente bi dituala azaldu deusku Rekondok: petrolio eta gas asko eta horrekin batera Ormuz itsasarteko ibilbidea. Beraz, gerrarik sortzekotan mendebaldeak horren ondorioak sufriduko ei ditu. Orain su-etena badago be, ez dau uste hau behin betiko izango danik. Estatu Batuek eta Israelek alkar behar dabela azaldu deusku nazinoarteko gaietako adituak, eta Iranek ikusi dauela ez dagoela hain isolatuta, harremanak ditu Txina, Errusia eta hegoaldeko beste estadu batzuekin. Gainera, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak astelehenean epaiketea daukala eta horren aurrean, eta izan leiken etorkizunaren aurrean, probokazinoetarako prest egongo ei da.
NATOren goi-bilerea, Gazako Zerrendako egoerea eta Ukrainiako gerrea be aitatu ditugu Txente Rekondogaz izandako alkarrizketan.