Pagasarribide herri ikastetseko gazteek gai ezbardinen gaineko bertsoak kantau deuskuez: txertoak, kirola eta familia. Hiru gelak hartu dabe parte, guztiz animauta. Bertsoak kanteteaz gain, eskolea aurkeztu deuskue, Pagasarri mendiari buruz berba egin, familian zelan konpontzen diran azaldu.
Zortziko Txikia irratsaioa lantzean ikastetxe baten egiten da, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko udalak lagunduta.
