
Berriatuan txondorra piztu dabe aurton, ekimen berezia, eta irailaren 11ra arte eukiko dabe isiotuta. Txandaka dabilz zaintzen 70 lagun inguru. Joseba Gojenola alkateak emon deusku honen barri. Egoki ikusten dabenean eta ahal dabenean ikatza atarako dabe.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan kokatzen da txondor hau. Argimalutak antzerki konpainiak “Txondor Plaza” izeneko lanerako erabiliko dau Berriatuako txondor hau. Txetxu Collado konpainiako kidea bera Berriatuan dabil egunotan.