Una historia de Bilbao antzezlana estrenauko da gaur Bilboko Arriaga Antzokian. Lander Otaolarena da testua. Otaola bera, aktorea be bada Asier Hormazagaz batera. Ramon Ibarra da zuzendaria. Igaz, Otaolak eta Hormazak, Pabellon 6 aretoan eskeini eben Bilbao 2035 antzezlan laburra. Erantzuna ezin hobea izan zan. Publikoaren Saria jaso eban. Hormazak orduan, lan luzea egitea proposatu eutson Otaolari eta Ramon Ibarrak biak zuzentzea. Holan sortu da Una historia de Bilbao. Pertsonai gehiago daukaz lan luzeak. Euskal familia baten 100 urteko historia antzeztuko dabe. Komedia nostalgikoa dala esan daiteke. Hormazaren esanetan, ikuslea pertsonaiakaz identifikatuko da segurutik. Bestalde, Hormazak, argi itxi dau ez dala Bilboren historia kontetan. Eszenografia xumea dauka antzezlanak eta musikeak garrantzi handia dauka. Oizeder Mayok diseinatu dau soinu-espazioa eta Iñaki Maruri arituko da pianoan.
Pabellon 6
Bilboko Arriaga antzokian, ia ez da sarrerarik geratzen gaurko eta biharko emonaldietarako. Abenduan, Pabellon 6 aretoan eskeiniko da eta urtarriletik aurrera Bizkaian zehar eskeiniko dabe Una historia de Bilbao.
