Urremendi Bustirialdeko landa garapen alkarteko ordezkariak Fitur azokan izan dira asteon Madrilen. Ager Lejarreta Urremendiko presidentea eta Aitziber Ansotegi gerentea, eskualdeko enpresa eta alkarte turistikoetako ordezkariakaz izan ziran martitzenean Fiturren. Ansotegik Bizkaia Irratiari esan deutsanez, oso garrantzitsua da eurentzat Fitur moduko azoka baten parte hartzea. Aurten, jasangarritasunarekiko eta irisgarritasunarekiko konpromisoa erakustea da aurten helburu nagusia.
Mendi-ibilaldiak eta zikloturismoa
Igazko Fitur azokan, Urdaibai Helmuga Turistiko Adimendun modura akreditau zan. Hau dala eta, turismo bulego batzuk eta web orria be moldatu dabez. Turismo jasangarriaren Europako gutunean gogoratu behar bestalde, Urdaibai aitzindaria dala. Mendi-ibilaldiak eta zikloturismoa plater nagusi modura aurkezten dabiz Fiturren. Urdaibain GR 38 ardoaren eta arrainaren ibilbideko etapa bi egin daitekez. Horrez gain, Iparraldeko Santiago bidearen etapa bi be pasetan dira Urdaibaitik. Ansotegik aipatu dauanez, Urdaibain, urte osoan egin daiteke turismoa ez bakarrik udan.