Gazteen talentu teknologikoa bultzatzea da helburu nagusia

Telefonica Fundazioak eta Novia Salcedo Fundazioak lortutako hitzarmenari esker izango da

42 Urduliz Bizkaiak egonaldiak be eskeiniko dauz enpresatan

Amaia Molis / Bizkaia Irratia

42Urduliz  Bizkaiak etenik barik jarraitzen dau lanean. Telefonica Fundazioak Novia Salcedo Fundazioagaz lortu dau hitzarmena eta orain enpresatan egonaldiak egin ahal izango dabez ikasleek. 2021. urtean sortu zan 42 Urduliz  Campusa. Telefonica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eben. Doako programazino-campusa da eta 250 ikasle baino gehiago daukaz, %22-a emakumeak. Metodologia barritzailea eskaintzen dabe, ez dago ez irakaslerik ez libururik. Edonork hartu leike parte. Aurretik, ate irekiak jardunaldiak daukiez eta “Piszinara” deitutako prozesua be, ikasturtea hasi aurretik. Klaseak, norberak aukeratu leikez nahi dauan ordutegian.

Egonaldiak enpresatan

Teknologia barrietara begirako prestakuntzea eskaintzen da 42 Urdiliz  Bizkaian. Orain, nobedadea da, prestakuntzeaz gain, enpresatan egonaldiak be eskeiniko direla. Telefonica fundazioa eta Novia Salcedo fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenari esker lortu da. Amaia Molis, komunikazino arduradunak esan deuskunez, fundazino gizatiarrak dira biak eta euren ezaugarri nagusi biei erantzun deutse, hau da, gazteak eta teknologia. Telefonica fundazinotik esan dabenez, Bizkaia da profil digitalak dabezan profesional gehien eskatzen dauana. Campus honen onuradunen enplegagarritasuna esan behar %100-aren hurbil dagoala. Udan zehar be ateak zabalik jardunaldiak eskaintzen dauz 42 Urduliz Bizkaiak  . Interesa daukienek, web orrian jaso leikie informazinoa eta emailez jarri daitekez harremanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00