Udalak udalerriko familia guztiei zuzendutako prestakuntza proposamen zabala prestatu dau

Familiei laguntzeko tresnak eta gogoetarako espazioak eskainiko dira egitasmo honen bidez

Urtarrilaren 21ean egingo da aurtengo lehen Familia Eskola Bermeon

Bermeoko Udalak, Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuaren bitartez, udalerriko familia guztiei zuzendutako prestakuntza proposamen zabala prestatu dau hasi barri dan urterako, Familia Eskola egitasmoaren eskutik. Programazinoaren helburua nerabezaroagaz lotutako hainbat erronka lantzea da, familiei egunerokoan lagungarri izango jakezan tresnak eskainiz.

2026ko lehenengo saioa bihar izango da, urtarrilaren 21ean. Otsailean, barriz, saio bi egingo dira aukeran; horreetako bat azaroan bertan behera geratu zan hitzordua ordezkatzeko izango da, otsailaren 5ean. Hurrengo saioak honako honeek izango dira:

  • Urtarrilak 21. Familiak aro digitalean: teoriatik praktikara
  • Otsailak 5. Gure nerabeen bidelagunak. Zelan ulertu gure seme-alabak?
  • Otsailak 18. Gure nerabeen lehen kontsumoak. Zelan landu familian?
  • Martxoak 18. Positiboan hezteak mugarik ez jartzea dakar?

Izen-emotea

Parte hartu nahi dabenek izena emon ahal izango dabe saio bakotxari jagokon informazino kartelan agertzen dan QR kodearen bidez. Saioak egiteko, gitxienez, lau pertsona egon beharko dira izena emonda, eta, gehienez, 30 parte-hartzaile onartuko dira. Kontuak kontu, saioak dohainik dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00