Urteurrena ospatzeko, maiatzaren 23an 'Zinemaren 80 urte' ikuskizuna eskainko dabe Social Antzokian

80 urte betetan dauz Basauriko abesbatzak

Urteurren berezia Basauriko Koral Elkartearentzat

Aurten Basauri Koral Elkarteak 80. urteurrena ospatzen dau. 75 urte bete ebazanean, pandemia betean gengozan eta ezin izan eben merezi daun moduan ospatu. Aurten, baina, ospatuko dabe. Zinemaren 80 urte – 80 años de cine ikuskizuna prestetan dabilz, 51. Basauriko Ahots-Musika Topaketak (BAT) ekitaldiaren barruan eskaintzeko.

51. Basauriko Ahots-Musika Topaketak maiatzaren 9tik 23ra egingo dira. Aurtengo kontzertuak Asturiaseko Piloñesa Abesbatza, Basauriko Soinu Bidea, Zirzira Ahots taldea, Ugaoko Sarea Abesbatza eta Basauri Koral Elkartearen eskutik etorriko dira. Lau emonaldietatik hiru San Pedro elizan izango dira, eta Basauri Koral Elkartearena, barriz, Social Antzokian. Emonaldi guztiak doakoak izango dira.

Igone Intxaurraga koraleko kideak azaldu deuskunez, honakoa urte berezia da taldearentzat, ez bakarrik iraganari begiratzeko, baizik eta etorkizuna sendotzeko be. “80 urteko ibilbideak erakusten dau herri honek musikarekiko daukan konpromisoa eta maitasuna”, azaldu dau Intxaurragak. Bere esanetan, korala ez da bakarrik abesbatza bat; komunidade bat da, belaunaldi desbardinak batzen dauana.

  1. Basauriko Koral Elkarteak 80 urte: iragana ospatu eta etorkizuna kantuan
  2. 80 urteko doinuak: Basauriko Koral Elkartearen urteurren berezia
  3. “Komunitate bat gara”: Basauriko Koral Elkarteak 80 urte bete ditu
  4. Urteurren berezia Basaurin: koralak 80 urte bete ditu musikaz lagunduta
  5. Tokiko ahotsak protagonista: Basauriko Koralak 80 urte ospatzen ditu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00