"Pultsua egitean tendoien indarra erabilten da modu berezian" azaldu dau Urtzi "Hammer" Bilbaok

Nazinoartean pultsuen txapelketatan dihardu kirolari bermeotarrak

Urtzi Bilbao: “Pultsua zutunik egitea komeni da”

Urtzi Bilbao aurkari bategaz pultsua egiten / Bizkaia Irratia

Sollubeko mendatean dagoan Kanon jatetxean entrenetako leku berezia dau Urtzi “Hammer” Bilbaok. “Mahai bereziak behar dira ez dau edozein mahaik balio, arautegiak eskatzen dauen mahai ofizialak behar dira” azaldu deusku kirolari bermeotarrak.

Urte bi daroaz pultsuen munduan buru-belarri sartuta Bilbaok eta oso gustura dabilela esan dau Goizeko Izarretan saioan. “Pultsuan tendoien indarra erabilten da eta lesinoak sahiesteko pultsuak jarrita barik zutunik egitea komeni da. Pultsua egitean gorputz osoaren indarra erabilten da” azaldu dau Urtzi Bilbaok. Aurkarien artean, errugbian lez, giro ona sortzen da eta nazinoarteko txapelketetan hainbat lagun egin dauzela azaldu deusku.

Epaileak “ready, go!” esatean aurkariari aurre egitea komeni dala esan deusku Urtzik, abiadurak pultsua irabazteko aukerea handitzen dauela gaineratuta. Antza danez, indarrak garrantzia dauka baina hortik harago abiadureari be begiratu behar jako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular