Uryah Hotel Lombok: hiru euskaldunen proiektua Indonesian

Hotela familia handi bat izateko asmoagaz jaio zan, tokiko komunidadean integratua eta ingurumena errespetatuz

Uryah Hotel Lombok: hiru euskaldunen proiektua Indonesian

Indonesia hedapen ekonomikoan dago. Gero eta handiagoak dira atzerriko inbertsinoak eta hainbat arlotan sortzen ari diran aukereak: turismoa, gasa, meatzaritza… Hamarkada honen amaierarako munduko potentzia nagusietako bat izatea aurreikusten da. Agertoki honetan, hiru euskaldunek Uryah Hotel Lombok irekitzeko proiektu batean murgiltzea erabaki dabe. Ane Tola, Lorea Velasco eta Asier Zabala euskaldunak. Proiektua martxan da, eraikina oraindik ez dago eginda, baina laster hasteko asmoa egon badago.

Proiektua osotzen dauan taldea askotarikoa da. Prestakuntza eta lan-esperientzia oso ezbardinak, ahalik eta zehatzen osotzeko balio dabenak. Tokiko hizkuntza ikasten dabe eta tokiko komunitatearekin proiektu handiak ezartzea aurreikusten dabe.

Asier Zabala izan dogu Aupa Bizkaia saioan honi buruz berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude