Hasten dihardugun kurtsoa berezia da Bilboko Eleizbarrutiarentzat. Bere sorreraren 75. urteurrena ospatuko dau ikasturtean zehar. Horren harira, zapatuan, irailaren 28an, Goazen 2024 ekitaldia egingo da Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da 30 urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabalduko da barriro.
Ganera Goazen 2024 kurtso hasierako ekitaldi nagusi horretan, Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak beren-beregi urteurren honetarako konposautako abestia aurkeztuko dau zuzenean. Portugaleteko musikariak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, ardura handia izan da kantu hau enkarguz egitea. “Azken hilabete honeetan buruari bueltak emoten ibili naz, nondik jo, ze estilo, ze erritmika, ze kantu mota… Nahi neban tradizinoa sartu, euskal instrumentuak sartu baina aldi berean 2024an egindako kantu bat izatea” esan deusku Aburruzagak.
Kantuaren letrea Javi Onaindia Bizkaia Irratia eta Herri Irratia-Radio Popular irratietako zuzendariarena da, eta Naiara Trifol eta Ainhoa Zulueta kantariek zuzenean abestuko dabe.