Bask diskoa zemendian atarako dau Aburruzagak

Ikuskizun berezia eskainiko dau, dantzari eta kantariekin

Xabi Aburruzagak disko barriko kantak be joko ditu gaur Plaza Barrian

Xabi Aburruzaga / Bizkaia Irratia

Xabi Aburruzagak kontzertua emongo dau gaur, 23:30ean, Bilboko Plaza Barrian. Ikuskizun berezia izango da, kantari, dantzari eta abarregaz.

Xabi Aburruzaga Boiseko jaialdian egon barri da eta disko barria prestetan be badabil. Zemendirako prest eukiko dau, Bask izango da izenburua, ingelesez “gozatu” esan gura dauen berbea, euskaltasuna be adierazi leikena, baina euskal grafiaz idatzita. Berbajoko hori darabil azken diskoaren izenburuan. 13 kanta dira guztira eta hainbat kolaboratzaileren laguntzea euki dau lan honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00