Eliteko kirolaria da jaiotzatik desgaitasun fisikoa izan arren

Lea Artibai ikastetxeak antolatutako 'Ilusio Ponpak' ekimenean izan da kirolaria

Xabi Osa: “Bizitzan amestu egin behar da”

Xabi Osa berbaldia eskaintzen Lea Artibai ikastetxean / Bizkaia Irratia

Markina Xemeineko Ilusio Ponpak ekimenean parte hartu dauan Xabi Osa kirolari gipuzkoarrak, bizitzan amestu behar dala aldarrikatu dau. Astelehenean egin zan Markina-Xemeineko Lea Artibai ikastetxean ‘Ilusio Ponpak’ ekimeneko azken edizinoa. 2012.an hasi ziran honakoa antolatzen. Krisi ekonomikoak eragindako egoereari aurre egin gurean ikuspegi eraikitzaile eta baikorra emotea izaten da helburua. Aurreko astelehenean, Dania Diaz Venezuelako ilusionistea, Luis Galindo Zaragozako hizlaria (hitzaldi motibatzaileak emoten aditua dana) eta Xabi Osa Debako kirolaria izan ziran. Lau Haizetara irratsaioan gaur, azken honegaz egin dogu berba.

“Lor dezaket” esaldiaren garrantzia

Osari jaiotzean ezkerreko beso erdia moztu behar izan eutsen, besteak beste. Desgaitasun fisikoa daukan arren, mugak buruan dagozala erakusten dau gaur egun berak, bere berba eta bizipenen bidez. Aitortu dauanez, haurtzaroa gogorra izan zan, ez eutsielako itxi taldekide sentitzen. 16-17 urte eukazala hasi zan aldaketea. Aitak eta lagunak bultzatuta, surfa praktiketan hasi zan eta ezinbesteko bihurtu zan berarentzat kirola egitea. Laster ohartu zan prestakuntza fisiko eta nutrizionala kontuan hartzeaz gain, osasun mentala be zaindu behar ebala. “Lor dezaket” esaldia funtsezkoa bihurtu da bere bizitzan. Markina-Xemeinen, astelehenean, huts egitearen ganean eta inguruan lagunak eukiteaz egin eban berba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00