Xabier Payak pozik hartu dau Café Bar Bilbao-Tartean Teatro antzerki laburreko gidoien saria. Aurreko astean banandu ziran sariketa honen XXIII. edizinoko sariak. Aurten, 24 gidoi aurkeztu dira, 14 gazteleraz eta beste 10 euskeraz. Pedro Zabalza Lopezentzat izan da gaztelaniazko saria Natalia lanagatik. Euskerazkoa barriz, Xabi Paya Ruizek lortu dau Ganbarako lana izeneko gidoiagatik. Gaur esan deuskunez, pozik hartu dau erreferentea bihurtu dan ekimen honen saria. Lehiaketara, lehenengoz aurkeztu da getxoztarra.
Bertsolari baten bizipenak
Ganbarako Lana gidoian, bertsolari baten buru barruan gertatzen dana kontetan dau Payak. Berak bertsolari modura bizi izandakoak be azaltzen dira tartean. Istorioan 2001. urteko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko kartzelako lana aipatzen da hain zuzen. Xabi Payak idatzitako gidoiaren irakurketa dramatizatua egingo da Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako Antzerki Laburreko jaialdian. Zezeilaren 26an izango da. Opari bat da honakoa egilearentzat. Pabellon 6 aretoan egiten dan Antzerki Laburreko Jardunaldietan taularatzeko, bestalde, 600 euroko laguntzea emoten dabe Café Bar Bilbao eta Tartean Teatroa konpaniak. Xabi Payak pozik hartuko leukela esan deusku, batan batek gidoia antzezlan bihurtzeko pausua emotea.
