
Euskal Herritik kanpo egiten dan munduko euskal topaketa handiena da Boiseko Jaialdi. Bost urterik behin egiten da, baina 2020ko edizinoa ezin izan zan ospatu pandemiagatik. Jaialdi 2025 garagarrilaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean egingo da Boisen. Idahoko uriburua munduko euskal uriburu bihurtuko da 6 egunez, AEBetatik, Euskaditik eta diasporako gainerako herrialdeetatik etorritako bisitariakaz.
Boiseko jaialdia 1987an egin zan lehenengoz, asteburuko ekitaldi lez. 1990az geroztik bost urterik behin ospatzen da. Azken jaialdian, 2015ekoan, 30.000 pertsona baino gehiago bildu ziran. Xabier Irujo Nevadako Unibertsidadeko Renoko Euskal Zentroko zuzendariaren eskutik hurreratu gara munduko euskal jaialdirik handienera.