Xabier Mendezek VI. Xemeingo Gaua aurkeztu deusku

Xemeingo gaua garagarrilaren 8an Xemeingo elizaren kanpoaldean ospatuko dabe

Xabier Mendez: “Koruentzat pandemia momentu latza izan zan”

Xemeingo Gauetako kartela / Bilbao Orkestra Sinfonikoa

VI. Xemeingo gaua izango dogu garagarrilaren 8an Xemeingo elizaren kanpoaldean. Kontzertuak bi urtean behin antolatzen ziran, Markina-Xemeingo publikoaren harrera oso onarekin, pandemiak jarraipena eten eban arte. Behin gaindituta, berriro ekin deutsie antolaketari. Aurten, MUNDUARI KANTETZEN “da capo al fine” izenburua jarri deutse.

Munduari kantatzen, belaunaldi eta kultura anitzeko kontzertua da eta mundu osoko musikak erakusten dauz abesteko eta bizitzeko gogoa adieratzeko, pandemiak eraginda, musika koraleko urte zailen ondoren. Hori guztia, txikiak garenetik hasi, gaztarotik igaro eta adinekoen biziteko gogoagaz gauzatzen da. Horregaitik “da capo al fine” azpititulua erantsi deutse proiektuari.

Kontzertua lau ekitalditan banatzen da: HAURTZAROA, NERABEZAROA, HELDUAROA eta BELAUNALDI ARTEKOA. Fase bakotxerako abesti egokiekin eta kartelean adierazten dan parte-hartzearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular