Erakusketak haurtzaroko estereotipoak azaleratu eta zalantzan jartzen dauz

Panpinen bidez historia, gizartea eta identidadea arakatzen dauz erakusketak

Xabier Santxotena: “1823 panpin ederrez dago osotuta gure erakusketea”

Artziniegan dagoan Santxotena museoak 1.823 panpin baino gehiagoko erakusketea antolatu dau, haurtzaroko estereotipoak azaleratu eta zalantzan jartzen dabena: arrazakeria, homofobia eta genero-rolak. Erakusketan balio historiko eta sentimental handiko piezak dagoz, eta panpinen bitartez historia, gizartea eta identidadea arakatzen dauz erakusketak.

Xabier Santxotena eskulturagileagaz egoteko aukerea eduki dogu, eta egin daben lanagaz eta jendearen erantzunagaz oso pozik dagoala adierazo dau. Artziniegako Santxotena museora hurreratzen diranek, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte, belaunaldi askoren haurtzaroa markatu daben jostailuen bidezko bidaia emozional, sozial eta kultural bategaz topauko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00