Gaur, irailak 10, Andres Isasi musika eskolako ikasleen laguntzeagaz

Musikari tolosarrak emongo deutso hasierea 41. Getxo Folk jaialdiari

Xabier Zeberio: “Ia etxean jotzea bezala da”

Xabier Zeberio / Etanowski

Xabier Zeberio musikari tolosarrak Getxo Folk jaialdiaren 41. edizinoko hasierako protagonista izango da. Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, “luxua eta ardura” da bere bakarkako lehenengo diskoa, Pause, jaialdi entzutetsu honetan aurkeztea. Kontzertua gaur (20:00etan) izango da Muxikebarrin. Andres Isasi musika eskolako orkestreagaz batera arituko da Zeberio. Patxi Azurmendik zuzenduko dau orkestrea. Ganera, Zeberioren ohiko taldea —Iñar Sastre, Eñaut Zubizarreta Trigger, Aitor Etxebarria eta Itziar Garaluze—be eszenatoki ganean izango da. Ikuskizun berezia izango da, musikariaren eretxian, “kantuak beste dimentsino batera eroango doguz orkestreagaz”. Gazte musikariakaz izandako lankidetza “oso aberasgarria” izan dala gaineratu dau Zeberiok.

Pause 2023. urte amaieran kalerau eban Xabier Zeberiok. Ordutik hainbat emonaldi eskaini dauz, eta publikoaren harrera oso ona eta espero baino handiagoa izan dala esan deusku. Ganera, urrian Alemanian aurkeztuko dau, eta Alos Quartet taldeagaz be bertan kontzertu batzuk be eskainiko dauz. Gaur 41. Getxoko Folk jaialdiari hasierea emongo deutso, Andres Isasi musika eskolako ikasleen laguntzeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00