Zuberoari eskeinitako diskoa kaleratu dau Pier Paul Berzaitzek. Xüberoa 25 dauka izena Berzaitzen hamargarren lanak. Itxaro Bordak aipatu dauanez, Zuberoagaz loturea daukien hamabi abestiz osotu dau diskoa. Bordaren hiru poema musikatu dauz Berzaitzek, tartean, lanari izena emoten deutson abestia. Itxaro Bordaren poemez gain, Jean-Louis Davant, Jean Mixel Bedaxagar edo Xalbadorren poemak be musikatu dauz Bertzaitzek lan honetan. Xabier Letek egindako enkargua be bete dau. Hil aurretik idatzitako poema bat musikatuta dakar hain zuzen.
Musikea
Musikeari jagokonez, Phillipe de Ezcurra izan dau ondoan. Kantuen konponketak egin dauz hain zuzen. Zortea izan dala esan deusku. Baionako Kontserbatorioko lau musikarigaz grabau dau diskoa: Agnès Rospidegaray, Marin Bea (kontrabaxua), Patrick Prunel (biolina) eta Marie-Helene Gastinel-Maya (perkusinoak). Gehienetan orkestra handiakaz dabiltzan musikariak. Pier Paul Berzaitzek, zuzeneko emonaldiak eskeiniko dauz urterriletik aurrera diskoa aurkezteko. Aipatutako musikariak izango dauz ondoan. Durangoko Azokan be izango da Berzaitz.
