Zaintza lanetan dagoan genero desbardintasunak, adikzinoak eragiten dauz emakumeengan. Ez da guk baieztatzen dogun kontua, ikerketa baten ondorioa baizik. Deustuko Unibertsidadeko Osasun Zientzien fakultadean egin da ikerketea. Emakunderen diru-laguntzea jaso eben horretarako. Ana Estevez Gutierrez izan da ikerketa burua eta beragaz lan taldean, Laura Macia, Milena Lopez, Itziar Gandarias, Paule Jauregi eta Janire Momeñe ibili dira. Psikologia saileko kideak dira hain zuzen.
Adikzino mota desbardinak
Adikzinoen artean, sustantziakaz lotzen direnak dagoz batetik. Hemen sartu beharko geunke alkoholaren edo drogen kontsumoa esate baterako. Jarrereagaz lotutako adikzinoak legokez baita be. Honeek dira batez be ikerketa honetan aztertu direnak, jokoagaz lotutako adikzinoak edo erosketa konpulsiboakaz lotutakoak. 2020. urtean hasi ziran ikerketa hau egiten eta 60 emakume baino gehiagoren testigantzak jaso dabez. Gehienak, seme-alaben zaintzan ibilitakoak dira. Aipatu bestalde, gizonezkoen adikzinoakaz lotuta, emakumeenak 35 eta 40 urte artean hasten direla. Laura Macia ikerlariak esan deusku, asko eta asko, seme-alaben zaintzaren ostean hasten direla adikzino arazoak. Maciak azpimarratu dau gaia ikertzen jarraitu beharra dagoala, gizarteak honen ganeko hausnarketea egiteko. Era berean, adikzinoen prebentzinorako programak edo neurriak hartzeko be balio leike ikerketeak.