Bizkaitarrok geure bizimoduaz eta nabarmentzen ditugun arazoez be egin dogu berba tertulian

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta PSE-EEko batzarkideek emon deuskue euren eritxia

Zaldibar eta Getxoko kasuak Batzar Nagusien tertulian, besteak beste

Jesus Lekerikabeaskoa, Iker Casanova, Eneritz de Madariaga eta Ana Berta del Campo / Bizkaia Irratia

Zaldibarko zabortegiaren hondamendia eta ikerketan Arantza Baigorri auzipetu izana eta Getxoko Irurac Bat jauregiaren eraisketan Amaia Agirreren dimisinoa eskatu izana aitatu ditugu gaurko Batzar Nagusien tertulian.

EAJtik Jesus Lekerikabeaskoa, EH Bildutik Iker Casanova, Elkarrekin Bizkaiatik Eneritz de Madariaga eta PSE-EEtik Ana Berta del Campo izan dira parte hartzaileak.

Gai horreez gain, bizkaitarrok geure bizimoduaz eta ongizateaz dogun eritxiaz eta nabarmetzen ditugun arazoez be egin dogu berba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00