Diabetesaren ganeko bigarren saio honetan, tratamenduei buruz berba egin dogu

Gaurko Farmazia tartean jakin dogu 1 motako eta 2 motako diabetesak desbardin tratau behar dirala

Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz

Zapaturo lez, Aupa Bizkaia programan, Juan del Arco farmazialaria euki dogu Farmazia tartean osasun kontuen ganean berba egiteko. Diabetesa ezagutzeko eta ondo ulertzeko, gaia saio bitan landuko dogu. Lehenengo saioan, diabetesa zer dan eta ohikoenak diran diabetes mota biak azaldu euskuzan Juan del Arcok. Bigarren saio honetan, diabetesaren ganeko informazinoagaz amaitzeko, diabetesak behar dauzan tratamenduak aztertu doguz. Mota bakotxak tratamendu desbardina dauka. 1 motako diabetesaren tratamendua intsulinagaz bakarrik egin leike, eta 2 motakoa guztiz desbardin tratau behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00