Liher Larrañaga Zekerreko kantari eta kitarra joleagaz egin dogu berba, disko barrirako ahotsa sartu aurretik

Grabazinoa egiten hasi dira Liher Larrañaga kantari eta kitarra jolea eta taldekideak

Zeker bigarren diskoa prestatzen dabil

Liher Larrañaga Zeker taldeko kantaria / Bizkaia Irratia

Elorrion badira musika talde batzuk. Iheskidek, esate baterako, urte asko daroa agertokirik agertoki. Zekerrek, gitxiago. Orain dala urte bi sortu eben, 2021ean, covid aldian. Zeker izenagaz argitaratu eben lehen lana. ‘Maldan Behera’ eta ‘Zuekin, hobe’ dira kantuetariko batzuk.

Liher Larrañaga kantari eta kitarra jolea da Zeker taldeko sortzailea. Berak ekiten deutse kantei, melodiak eginez eta berbak idatziz. ‘Zuekin, hobe’ horretan, ingurukoei eskerrak emoten deutsez. Larrañaga beste talde batzuetan ibili zan aurretik.

Pixontzis izan zan Larrañagaren lehen taldea. Institutu saoian sortu eben taldea Lander Amorrotu bateriak eta biek. Orain alkarregaz dagoz barriro Zekerren. Paul Urigoitia kitarra jolea eta Pablo Garcia baxu jolea dira beste taldekideak.

Zeker hasi da bigarren diskoa prestatzen. Liher Larrañaga ahotsak sartzen dabil. Pop-rock egiten dabe. Larrañagak dino adinagaz poperutz jo dabela baina gehiegi barik. Bultzen be ibili da. Baina, orain, Zekerren egitasmoan buru-belarri sartuta dago elorriarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular