Markina-Xemeinen egingo da egun osoko egitarauagaz

Hitanoari hauspoa emon gura jako Hika topaketea eginda

Zemendiaren 8ko Hika topaketara izen-emotea zabalik dago dagoeneko

Oñatin igaz egindako I. Hika topaketako argazkia / ZirHika

Markina Xemeinen egingo da II. Hika topaketea, zemendiaren 8an, eta egun izena-emoteko epea zabalik dago. Plaza mugatuak dagoz, 80 danetara. Hitanoari hauspoa emoteko asmoz antolatu dabe ekitaldia, igaz lehenengoa Oñatin egin eta gero. Erantzun ona izan eban eta aurton Bizkaian egingo da, Markina-Xemeinein.

Goizean hasiko dira ekitaldiak, berbaldi ezbardinekin, esperientzia ezbardinen barri zabalduz. Ondoren, mahainguruak egongo dira eta eguerdian bazkaria. Izatez lan topaketea izango da eta hitanoa bultzatzen dabilzan eragileek hartuko dabe parte. Arratsaldeko lan saio eta dinamiken ondoren, bertsolarien txandea izango da. Garbiñe Idoetagaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00