36ko gerrak eta frankismoak euskal literaturan izandako eragina aztertzen da erakusketan

"Euskal Letren Bonbardaketa" inaugurauko da gaur

Zentsurarekiko memoria lantzeko erakusketea Gernikako Bakearen Museoan

"Euskal Letren Bonbardaketa" erakusketea / Bakearen Museoa

Euskal Letren Bonbardaketa” erakusketea inaugurauko da gaur arratsaldean Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.
Arratsaldeko seiretan izango da ekitaldia. Gernikako bonbardaketaren 86. Urteurrena gogoratzeko ekitaldietariko bat da erakusketa hau. Bakearen Museoak eta Euskal Herriko Unibertsidadeko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeak eratu dabe. Azken honetan lanean dabiltzan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde irakasleak dira erakusketaren komisarioak. Elizaldek esan deuskunez, 2019. Urtetik ibili dira lanean.

Zentsurarekiko memoria

36ko gerrak eta frankismoak euskal kulturarengan, edo zehatzago esateko, euskal literaturan izandako eragina erakutsi nahi dabe “Euskal Letren Bonbardaketa” erakusketan. 1975 eta 1983 urteen artean kokatu dabe ikerketea. Zentsurarekiko memoria lantzea izan da euren asmoa. Aipatutako urteen artean, oraindino zentsura aparatuaren jardunak aurrera jarraitu eban eta horren erakusle diran agiriak aurkitu dabez. Erakusketan ikusgai dagozan materialen artean, argitaletxeetan jarri nahi izan dabe arreta. Zentsurea zer dan azaltzen da, zentsuraren ganeko legedia azaldu, argitaletxeen zeregina…Erakusketea osotzeko Zaloa Ipiñaren artelanak eta Josu Martinez zinemagilearen “Anti” film laburra be ikusgai dagoz. “Euskal Letren Bonbardaketa” erakusketea abenduaren 28ra bitartean egongo da ikusgai Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular