Aurten lehenengoz tabernatan be eskeiniko dira berbaldiak zuzenean

Bigarren Hezkuntzako Institutuak antolatu dau bosgarren edizinoa

Zientzia eta Teknologia nagusi asteon Ondarroan

2024ko Zientzia eta Teknologia astea / Bizkaia Irratia

Ondarroan, Zientzia eta Teknologia astea egingo da bosgarrenez eguaztenean hasita. Ondarroako Bigarren Hezkuntzako institutua da zientzia eta teknologiaren astearen antolatzailea. Zigor Aldazabal irakaslea eta STEAM arloko arduraduna da bultzatzailea. Institututik, Miren Urresti irakasleak esan deusku, txiki jaio zan ekimena izanik, handia bihurtu dala gaur egun. Ikasleentzat oso praktikoa dala azaldu dau eta oso pozik hartzen dabela ekimena.

Barrikuntzak

Eguaztenean hasi eta barikura bitarteko egitaraua prestatu dabe. Nobedadea da aurten, ikasleentzat ez eze, herritarrentzat be zabaltzen dala. Ondarroa eta Berriatuko taberna batzutan berbaldiak streaming-ez eskeiniko dira. Era horretara, herritarrak be ohartu ahal izango dira hizlarien artean asko euren artekoak direla. Goizez eta arratsaldez izango dira saioak. Lehenengoz, gazteleraz eta ingelesez be eskeiniko dira berbaldietariko batzuk. Dronen tailerra be izango da. Urteroko hitzordua izaten da hau eta arrakasta handia dauka. Rubik kuboaren lehiaketeak beste horrenbeste. Unai Estandia, Gurutzetako ospitaleko kardiologoa, Lara Burgoa, telekomunikazino ingeriaria, Izaskun Etxaburu arkitektoa edo Jon Feijoo nutrizionistea dira hizlarietariko batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00