Emakumeak Jokoan 01x18: Ziortza Villa, txirrindularia

Distantzia luzeko probak egiten ditu txirrindulari bizkaitarrak

Ziortza Villa: “Logurari aurre egitea da modalidadearen erronkarik handiena”

Basamortuetan lasterketak egin ditu Villak / Bike Zona

Ziortza Villa bizkaitar txirrindulariagaz egin dogu berba asteon Bizkaia Irratiko Emakumeak Jokoan tartean. Villa egiten dituan distantzia luzeko probengaitik da ezaguna. Esaterako, lasterketa ugari irabazi ditu Espainia zein Europa mailan 12 eta 24 orduko modalidadeetan. Edozelan be, lasterketak oso noizbehinka jokatzen dira, prestakuntza handia eskatzen dabelako eta errekuperatzeko denpora asko behar dalako.

Modalidadeak zailtasun ugari ditu, noski. Halanda be, Villak argi dauka zein dan bere kirolaren zailtasunik nabarmenena: “Logurari aurre egitea da modalidadearen erronkarik handiena”. Denporazko lasterketak bere gustukoenak izan arren, distantzia luzeko probak be egiten ditu Villak. Bigarren mota honetako lasterketen kasuan, 700 edo 800 kilometroko ibilbideak burutu behar dira.

Bidaiak

Distantzia luzeko probek munduan zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen deutsie Villari. Horren harira, lehiatzeko bere herrialderik gustukoenak zeintzuk diran azaldu deusku. Ameriketako Estatu Batuetako zonalde batzuk aitatu arren, hainbat Europako herrialdeen paisaiak nabarmendu ditu, Eslovenia, Austria edo Alemaniakoak esaterako. Dana dala, Italia bere herrialderik gustukoena dala autortu deusku. Beraz, urtero Italiako lasterketaren baten emoten dau izena Villak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00