Ospakizuna 2025era arte luzatu egingo da

Karmele Tubilla Santurtziko alkatea eta Zugaitza Dantza taldeko kideak antolatutako ekintzen nondik norakoak azaldu deuskuz

Zugaitza Dantza Taldea bere 50. urteurrena ospatzen dabil

Zugaitza Dantza Taldea bere 50. urteurrena ospatzen dabil. Ospakizuna aurton hasi eta 2025era arte luzatuko dabe. Izan be, taldea 1974an sortu egin zan, baina 1975ean burutu ebazan lehen egitasmoak, lokal barruan zein kanpoan.

Gaur egun, 100 persona inguru dagoz Zugaitzan, tartean Karmele Tubilla Santurtziko alkatea. Hain zuzen be, Tubillagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia irratsaioan. Batez be, gazteek taldean daukien presentzia goraipatu dau Tubillak. Momentu honetan 25-30 dantzari dagoz 15 urtetik beherakoak.

Hurrengo ekimenak

Esan bezala, ospakizuna 2025era arte luzatuko dabe Santurtzin. Halanda be, garatuko diran ekimenak ez dira jakitera emon oindino. Zugaitza Dantza Taldearen sare sozialen eta ohiko bideen bitartez jakinarazoko dira hurrengo hilabeteetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00