Txingor eta edur arriskuagaitik alertea Bizkaian

Eusko Jaurlaritzak neguko bidezaintza plana aktibau dau, 400 metrotik gora edurra aurreikusita dago
Bizkaiko Foru Aldundiaren edurra kentzeko makina bat / BFA

Bizkaiko Foru Aldundiak edurra kentzeko 30 makina inguru aktibatuko dauz gaur. Datozen egunetan izango dogun denboraleari aurre egiteko prest izango dira makinak, izan be elur-kota 200 metrora jaitsi leitekela da iragarpena. Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak atzo gidariei “zuhurtziaz eta arduraz gidatzeko” deia egin eutsien. Izan be, eten bako euri zaparradek ur-putzuak eragin dabez hainbat errepidetan

Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak daukazan makinetatik heren bat da aktibatuko dana. “Makina eta behargin gehiago erabilteko gaitasuna dagoala azpimarratu eban Imanol Pradales diputaduak, denboraleak halan eskatzen badau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude