Mendi Film Bizkaia Ternua bekak 10 mila euroko saria dakar

Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren laugarren edizinoan izena emoteko epea zabaldu dabe
Alberto Iñurrategi, Lorea Bilbao Ibarra eta Jabier Baraiazarra / BFA

Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren laugarren edizinoan izena emoteko epea zabaldu da. Laugarren edizino honetan, hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko dauz.  Beka jasotzeko aukera, Espainian bizi diran 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, edota adina beste bat izanik be euren lehen lana aurkezten dabenek, izango dabe.

Mendiko kulturaren altzoan, mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera bil daitekez: alpinismoa, eskalada, eskia, besteak beste. 2020an egin zan lehen deialdia.  Harrez gero, bi pelikula estreinau dira Mendi Filmen, eta hirugarren bat lanketa bidean da. Edizino honetako proiektu irabazlea, 2024ko gabonilan estreinatuko da. Izena emoteko epea zabalik dago eta maiatzaren 31n amaituko da.

Aurreko edizinoak

Tamara Lucarini zuzendari euskaldunaren “Txango” pelikula izan zan lehen frutua, 2021eko Mendi Filmen estreinau zana. Lau lagunen arteko kedada bat Bilbotik Pagasarrira txangoa osotzeko. Lau neska, hainbat jatorritakoak, mendirako ohiturarik izan barik mendiaren atxakian biltzen diranak.

Marina Garcia Andreu zuzendari kataluniarrak jaso eban laguntza Bekaren bigarren deialdian “Lobos” proiektuagaz. Pelikula 2022ko Mendi Filmen estreinau zan. Asturiasen, landa giroko herrixketan otsoaren presentziak sortzen dauen egonezina eta siniskeriak dauz ardatz.

Bekaren 3. deialdiko proiektu irabazlea lanketa prozesuan dago orain. Leire Egaña zuzendari euskaldunak hartu dau lekukoa, “Bost bide” pelikularen egitasmoagaz. Mendizaletasunaren oinarri nagusietakoa jorratuko dau bertan: bidea alkarbanatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00