160 ontzik lagunduko dabe eguenean Gabarrea

Getxoko Abrako itsas klubetik urtengo dau 16:30ean eta 18:30ak aldera Bilboko udaletxera iristea itxaroten da
Gabarrea goizeon Portugaleten / Beñat Duke Vesga

Izena emoteko epea amaituta eta jasotako eskaera guztiak aztertu ostean, 160 ontzik lagunduko dabe eguenean Gabarrea. Itsasadarrean segurtasuna bermatzeko ezarritako gehienezko kupoa bete da.

Ospakizun historiko honen segurtasuna eta antolamendua bermatzen daben erakundeen (Gurutze Gorria, Suhiltzaileak, Itsas Salbamendua, Ertzaintza, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta Athletic) itsasontziakaz batera, 110 ontzi partikular baino gehiagok eta 32 traineruk lagunduko dabe Gabarrea itsasadarrean zehar egingo dauan bidaian.

Gabarreak arratsaldeko 16:30ean urtengo dau Abrako itsas klubaren pantanaletik. 18:30ak inguruan Bilboko udaletxeko eskaileretara iristea itxaroten da. Ibilbidean zehar Areeta/Portugalete (16:50), Lamiako/Labe Garaiak (17:10), Erandio/Sestao (17:30), Lutxana/Punta Zorrotza (17:45), Zorrotzaurre/Zorrotza (18:00), Deustu/ItsasMuseum (18:15)  eta Campo Volantin/Uribitarte (18:30) zeharkatuko dabez, Bilboko udaletxera heldu orduko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular